Ofiziala
Djukic, Valentziako teknikari berria
Erredakzioa
Serbiako prestatzaileak Ernesto Valverderen tokia hartuko du Mestallako aulkian. Djukicek lan bikaina egin du azken bi urteetan Valladoliden.
Valentziak taldeko entrenatzaile berria Miroslav Djukic izango dela baieztatu du. Serbiarrak bi urteko akordioa sinatu du, eta Ernesto Valverderen tokia hartuko du Mestallako aulkian.
Valladoliden azken bi denboraldietan lan bikaina egin ondoren, Djukic Valentziara itzuliko da. "Etxera itzultzeak asko pozten nau, nire kluba da", esan du entrenatzaileak. Valentzian sei denboraldi jokatu zituen jokalari gisa: "Nire ametsa bete dut. Talde handia da, eta erantzunkizuna handia da", esan du Miroslav Djukicek.