Israelen
Espainiako 21 urtez azpiko selekzioa, Europako txapelduna
Erredakzioa
Iñigo Martinez eta Asier Illarramendi txuri-urdinek, eta Iker Muniain zuri-gorriak Europako txapelketa irabazi dute Espainiako selekzioarekin, Italia 2-4 gaindituta.
21 urtez azpiko Espainiako selekzioak jipoia eman dio Italiari Europako Txapelketako finalean, eta bere laugarren titulua lortu du. Julen Lopetegiren mutilek final borobila jokatu dute Jerussalemen, eta italiarrek ezin izan dute ezer egin gorrien indarraren aurrean.
Finaleko izarra, zalantzarik gabe, Thiago Alcantara kapitaina izan da, hiru gol egin baititu Bartzelonako erdilariak. Hala ere, Espainiako jokalari guztiek neurketa bikaina jokatu dute, eta Lopetegiren taldeak gol gehiago merezi izan ditu.
Thiago txapelketako jokalaririk onena izendatu du UEFAK, eta 21 urtez azpiko Europako Txapelketa bateko finalean hiru gol lortu dituen aurreneko jokalaria bilakatu da.
- Fitxa teknikoa:
2 - Italia: Bardi, Donati, Verratti (Crimi, 75. minutuan), Caldirola, Florenzi (Saponara, 57. minutuan), Immobile (Gabbiadini, 57. minutuan), Insigne, Bianchetti, Regini, Borini, Rossi.
4 - Espainia: De Gea, Montoya, Illarramendi, Bartra, Martinez, Koke (Camacho, 85. minutuan), Thiago Alcantara, Tello (Muniain, 69. minutuan), Morata (Rodrigo, 80. minutuan), Moreno eta Isco.