Prentsaurrekoa
Messik bere fixaketan eragina izan duela uste du 'Tata' Martinok
Erredakzioa
"Harro nago Bartzelona bezalako taldea zuzentzeko dudan aukerarekin", esan du entrenatzaile argentinarrak.
Leo Messik eta Jorge bere aitak FC Bartzelonak hartutako erabakian eragina izan dutela uste du Gerardo "Tata" Martinok.
"Seguru nago biek eragina izan dutela. Iritzia eskatu diete, segur aski", adierazi du Barçako entrenatzaile berriak.
"Harro nago Bartzelona bezalako taldea zuzentzeko dudan aukerarekin", gaineratu du. Akordioa ixteko sinadura baino ez dela falta esan du, eta Bartzelonara ahalik eta azkarren heltzeko bidaia antolatzen ari dela.