Olimpiari irabazita
Atletico Mineirok irabazi du Libertadores Kopa, penaltietan
Erredakzioa
Garaipen honi esker, Ronaldinho Europa eta Ameriketako txapelketa nagusiak irabazi dituzten lau jokalarien artean sartu da.
Atletico Mineirok lehen aldiz irabazi du Libertadores Kopa, finala irauli eta penaltietan nagusitu eta gero. Izan ere, Olimpiak finala bere alde zuen, bi goleko errentari esker.
Ronaldinhoren taldeak ederki sufritu du Libertadores Kopako aurtengo edizioan, eta norgehiagoka bat baino gehiagotan izan da lehiaketatik kanpo geratzeko zorian.
Lehen zatian Olimpia izan zen jaun eta jabe, defentsan sendo arituta. Hala ere, talde brasildarrak egoerari buelta ematea lortu zuen Ronaldinhoren kalitateari esker eta fisikoki gehiago izan zirelako, batez ere bigarren zatian.
Luzapenean emozioa izan zen nagusi. Atletico Mineiro jokalari bat gehiagorekin aritu zen, epaileak Julio Manzur kaleratu ostean, baina izandako aukerak alferrik galdu zituen. Ondorioz, titulua penaltietan erabaki behar izan zuten.
Penaltietan, Victor Mineriroko atezainak lehenengo jaurtiketa gelditu zuen eta Gimenezek, aldiz, penalti erabakigarria huts egin zuen.
Fitxa teknikoa:
2 (4). Atletico Mineiro: Victor; Michel (Alecsandro, 72'), Leonardo Silva, Rever, Junior Cesar; Pierre (Rosinei, 45'), Josue, Bernard, Ronaldinho; Diego Tardelli (Guilherme, 78') eta Jô. Entrenatzailea: Alexi Stival 'Cuca'.
0 (3). Olimpia: Martin Silva; Salustiano Candia, Julio Manzur, Ricardo Mazacotte, Herminio Miranda, Nelson Benitez; Eduardo Aranda, Alejandro Silva (Matias Jiménez, 70'), Wilson Pittoni; Fredy Bareiro (Juan Ferreira, 45') y Juan Manuel Salgueiro (Jorge Baez, 82'). Entrenatzailea: Ever Hugo Almeida.
Golak: 1-0, 46': Jô. 2-0, 86': Leonardo Silva.
Penaltiak: 4-3. 0-0: Miranda, geldiketa. 1-0: Alecsandro, gola. 1-1: Ferreyra, gola. 2-1: Guilherme, gola. 2-2: Candía, gola. 3-2: Jô, gola. 3-3: Aranda, gola. 4-3: Leonardo Silva, gola. 4-3: Gimenez, kanpora.