Levanteko jokalaria
Moralesek Eibarren jokatuko du, lagatuta
Erredakzioa
Levantek eta Gipuzkoako taldeak akordioa lortu dute, eta Madrilgo jokalaria Eibarren arituko da datorren denboraldian, Bigarren Mailan.
Levantek eta Eibarrek akordioa lortu dute, eta Jose Luis Moralesek talde armaginean lagatuta jokatuko du datorren denboraldian. Moralesek 22 gol lortu ditu azkenengo bi denboraldietan Levante B taldearekin, Bigarren B Mailan, eta Gipuzkoako taldearekin Bigarren Mailan debuta egingo du.
Madrilgo jokalariak Levanterekin akordioa luzatu zuen apirilean, baina Valentziako klubak Eibarrera bidaliko du, lagatu gisa.