Itxi

Eibar-Girona

Hiru penaltik erabaki dute armaginen partida (0-3)

Erredakzioa

Gironak penaltiz eskuratu ditu hiru golak eta Eibarrek bederatzi jokalarirekin bukatu du neurketa. Kataluniako taldea Bigarren Mailako lider jarri da.

Eibar-Girona. Argazkia: EiTB

Gironak 0-3 jipoitu du Eibar, Ipurua zilarrezko mailara itzuli den egunean. Aurreneko jardunaldian bi taldeek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten, eta gola argi eta garbi bilatzera zelairatu dira Eibarren.

Hala ere, 58. minutuan, norgehiagoka erabat aldatu da. Añibarrok penaltia egin dio Chandori eta Garitanoren taldea hamar jokalarirekin gelditu da. Felipek 0-1ekoa egin du, penaltiz, eta Eibarreko defentsak oso urduri jarri dira. Jarraian, armaginek beste penalti bat egin dute, eta Chandok 0-2koa jarri du markagailuan.

Girona aise nagusitu da Ipuruan, eta Juanluk hirugarren gola egiteko abagune oso garbia huts egin du, 62. minutuan. 88. minutuan, Raul Navasek penaltia egin du, eta epaileak txartel gorria atera dio. Kataluniako taldeak 0-3koa ezarri du.

- Fitxa teknikoa:

0.- Eibar: Irureta; Boveda, Añibarro, Eizmendi (Diego, 63. minutuan); Dani Garcia, Raul Navas; Yuri, Morales (Capa, 63. minutuan), Diego Rivas, Jota Peleteiro (Urko Vera, 55. minutuan); Arruabarrena.

3.- Girona: Becerra; Garcia, Matamala, Ramalho, Richy; Chando (Junca, 74. minutuan), Timor; Juanlu (Gerard, 65. minutuan), Felipe (Amagat, 85. minutuan), Migue, Carles Mas.

Golak: 0-1, 58. minutuan: Felipe, penaltiz. 0-2, 72. minutuan: Chando, penaltiz 0-3, 88. minutuan: Eloi, penaltiz.

Albisteak (2)