Itxi

Mendizorrotzan

Alavesek aurreneko puntua lortu du (1-1)

Erredakzioa

Gasteizko taldeak denboraldiko lehenengo puntua eskuratu du, Las Palmasen aurka. Chrisantusek 0-1ekoa egin du, aurreneko zatian, baina Viguerak berdinketaren gola lortu du, 81. minutuan.

Alaves-Girona. Argazkia: EiTB

Alavesek eta Las Palmasek denboraldiko aurreneko puntua eskuratu dute, Mendizorrotzan 1-1 egin ondoren. Estrategiazko bi jokalditan heldu dira neurketa bi golak.

Chrisantusek Kanarietako taldearen gola lortu du, 30. minutuan. Las Palmasek ez du ia aukerarik izan, baina Nigeriako aurrelariak Alaveseko defentsaren akatsa ondo aprobetxatu du markagailuan 0-1ekoa jartzeko.

Sergio Loberaren gizonek garaipena eskuetan dutela uste izan dutenean, Borja Viguerak berdinketaren gola egin du, burukada indartsu batekin baloia sareetara bidalita.

Arabako taldeak gehiago merezi izan du, baina azkenean bi taldeek puntu bana eskuratu dute.

- Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Goitia; Oscar Rubio, Luciano, Mora, Manu Garcia; Emilio, Jaume (O. Serrano, 75. minutuan), Lazaro, Guzman (Ion Velez, 75. minutuan); Viguera, Laborda (Quiroga, 58. minutuan).

1 - Las Palmas: Barbosa; Aythami, D. Garcia, Deivid, Atouba (D. Castellano, 59. minutuan); Vicente Gomez, Tato (Momo, 69. minutuan), Valeron, J. Castellano; Delev (Mayor, 87. minutuan), Chrisantus.

Golak: 0-1, 28. minutuan: Chrisantus. 1-1, 81. minutuan: Viguera.

Albisteak (2)