Itxi

Lagunartekoa, 2-2

Espainia eta Txile, bina, Suitzan

Erredakzioa

Partidaren 91. minutuan Jesus Navasen golari esker EspainiAk berdinketa erdietsi zuen Txileren kontra jokatutako neurketan.

Jesus Navas, berdinketaren golaren egilea. Argazkia: EFE

Espainiak eta Txilek adiskidantzazko partida jokatu  zuten bart Suitzako Ginebra futbol-zelaian.

Erritmo biziko neurketa izan zen hasieran, Txile aurretik jarri zen markagailuan Vargasen golari esker partida hasi bezain pronto. 38. minutuan Del Bosqueren taldeak berdinketa lortu zuen, Soldadok buruz; baina atsedenaldira heltzeko minutu bat faltan berriro ere Vargasek 1-2koa egin zuen.

Bigarren zatian Txilek Espainia baino hobeto jokatu zuen, halere, Koke berdegunera atera zenean norgehiagoka guiztiz aldatu zen. Espainia hobeto jokatzen hasi zen eta saria luzapenean izan zuen Jesus Navasek gola egin zuenean.

Fitxa teknikoa:

2 - Espainia: Victor Valdes (Reina, 59'); Arbeloa, Raul Albiol, Sergio Ramos (Nacho Fernandez, 59'), Monreal: Javi Garcia (Koke, 79'), Xavi (Iniesta, 46'); Cazorla, Cesc (Navas, 46'), Pedro; eta Soldado (Negredo, m.65).

2 - Txile: Bravo; Medel, Gonzalez, Jara; Isla, Diaz, Pizarro (Silva, 46'), Mena; Vidal; Alexis Sanchez eta Vargas (Beausejour, 85').

Golak:

0-1, 5': Vargas. 1-1, 38': Soldado. 1-2, 44': Vargas. 2-2, 91': Navas.