Taldekideak Juventusen
Llorenteri egindako kritikak ezeztatu ditu Tevezek
Erredakzioa
Juventuseko aurrelari argentinarrak Llorente ez duela kritikatu kaleratu du Twitter bidez.
Fernando Llorente une gogorrak bizitzen ari da Juventusen. Ia ez du minuturik jokatu Italiako Ligan (Calcio) eta asteartean Conte entrenatzaileak ez zuen Kobenhavnen aurkako Txapeldunen Ligako partida jokatzeko deialdian sartu. Prentsak eta zaleek gogor kritikatu dute Llorente.
Carlos Tevez aurrelariak adierazpen gogorrak egin omen zituen, 'Sky Italia' katearen arabera. "Llorentek saskibaloian jokatzeko balio lezake, baina futbolean inoiz izan dudan erasoko kide txarrena da", esan du Tevezek.
Bart, Juventuseko aurrelari argentinarrak Twitterren bidez Llorente ez zuela kritikatu kaleratu zuen. Gainera, jokalari ona dela esan zuen ere.