Kargatzen...
Itxi

Garaipenarena

Fernando Llorentek gola sartu du Juventusekin, aurrenekoa

Erredakzioa

Athleticeko jokalari ohiak Vidalen pasea baliatu du sarea zulatzeko, buruz, eta Juventusek 2-1 gainditu du Hellas Verona taldea.

Fernando Llorente, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Fernando Llorentek hasieratik jokatu du Juventusekin, estreinakoz, eta gola sartuta ospatu du. Athleticeko jokalari ohiak Vidalen pasea baliatu du sarea zulatzeko, buruz. 2-1ekoarena izan da, eta partida, Hellas Veronaren aurka, emaitza horrekin bukatu da.

Aste gogorra izan da errioxarrarentzat. 'Llorente inoiz izan dudan erasoko kide txarrena da', esan omen zuen Tevezek.

Albisteak (2)

Bideoak (1)