Bigarren maila
Alavesek bi puntu galdu ditu luzapenean
Erredakzioa
Gasteiztarrak 2 eta 0 ian dira aurretik Viguerak eta Beobidek lehen 20 minutuetan sartutako golei esker.
Luismi Lorok 93. minutuan penaltiz sartutako golak puntu bat eman dio Teneriferi Mendizorrotzan. Kanariarrek partida galduta zutela zirudien, gasteiztarrek 2 eta 0 jarri baitira aurretik lehen ordu erdian.
Arabarren golak Borja Viguerak eta Beobidek egin dituzte 7. eta 21. minutuan, hurrenez-hurren.
Kanpotarrek hobekuntza nabarmena izan dute bigarren zatian, erasora jo dute, eta Ayozek aldea murriztu du 55. minutuan egindako golari esker.
Amaieran, estu eta larri
Ayozek berak bi aukera oso argiak izan ditu ondoren berdinketa lortzeko, baina Goti atezainaren aurrean bakar-bakarrik geratu den arren, ez du baloia atean sartzen asmatu,
Berdinketa luzapenean iritsi da, Jarosikek Luismiri egindako penalti garbiaren ondorioz. Luismi Lorok berak jaurti eta 2-2koa egin du.
Fitxa teknikoa:
2 - Alaves: Goitia; Oscar Rubio, Jarosik, Alex Ortiz, Nano (Manu García, 81. min); Jaume, Beobide (Lazaro, 30. min), Guzman, Juanma (Luciano, 75. min); Viguera, Toti.
2 Tenerife: Roberto; Moyano, Carlos Ruiz, Cámara (Chechu, 79. min), Bruno; Oscar Rico (Cristo Martin, 46 min), Iñigo Ros, Rivero, Ricardo León (Luismi Loro, 69. min); Ayoze, Aridane.
Golak: 1-0, 7 min: Viguera. 2-0, 21. min: Beobide. 2-1, 55. min: Ayoze. 2-2, 93. min: Luismi Loro, penaltiz.