Itxi

Min hartuta dago

Messik sei-zortzi aste emango ditu bajan

Erredakzioa

Bartzelonako aurrelari argentinarrak min hartu zuen Betisen aurkako partidan, eta lesioa du ezker hankako izterrean. Ia bi hilabete egongo da bajan.

Lionel Messi. Argazkia: EFE

Lionel Messik min hartu zuen Bartzelonarekin Betisen aurka jokatu zuen partidan, eta sei-zortzi aste eman beharko ditu bajan. Lehen zatiko hamabosgarren minutuan hartu zuen min argentinarrak, eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu. Froga osagarriak egin dizkiote, eta lesioa baieztatu da.

Astelehen honetan azterketa osagarriak egin dizkiote Messiri Bartzelonaren kirol instalazioetan, eta Bartzelonako medikuek baieztatu egin dituzte susmoak. Klubak adierazi duenez, Messik lesioa du ezker hankako bizepsean, eta sei eta zortzi aste bitartean eman beharko ditu bajan.

Ondorioz, Messik ez du Athleticen aurka jokatuko datorren abenduaren 1ean, eta aste honetan Argentinako selekzioak Ekuadorren eta Bosniaren aurka jokatuko dituen partidak ere galduko ditu.

Albisteak (2)