Itxi

Kopa: 1/16

Final-hamaseirenetako kanporaketek ordua dute jada

Erredakzioa

Realak abenduaren 6an jokatuko du Algecirasen; Celta-Athletic partida larunbatean jokatuko da eta Malaga-Osasuna, igandean.

1. Mailako taldeak, Kopako zozketan

2014ko Errege Kopako final hamaseirenetako zozketa egin zuten aurreko astean. Joaneko partidak abenduaren 6a eta 8a artean jokatuko dira, eta itzulekoak, berriz, abenduaren 18an.

Final hamaseirenetako zozketatik ondorengo kanporaketak atera dira:

Olimpia de Xàtiva-Real Madril

Algeciras-Reala, abenduaren 6an, 18:00etan

Kartagena-Bartzelona

Sant Andreu-Atletico Madril

Racing de Santander-Sevilla

Gimnàstic de Tarragona-Valentzia

Lleida-Betis

Recreativo-Levante

Girona-Getafe

Alcorcon-Granada

Las Palmas-Almeria

Jaen-Espanyol

Celta-Athletic, abenduaren 7an, 20:00etan

Malaga-Osasuna, abenduaren 8an, 21:00etan

Valaldolid-Rayo

Final zortzirenei dagokienez, joaneko norgehiagokak urtarrilaren 8an jokatuko dituzte eta itzulerakoak, astebete geroago, urtarrilaren 15ean.

Final-laurdenetako kanporaketak ere urtarrilean izango dira, 22an joaneko partidak eta 29an itzulekoak.

Finalerdiak otsailerako aurreikusita daude: 5ean joanekoa eta 12an itzulekoa.

Final handia apirilaren 19an jokatuko da, liga txapelketa amaitu baino hilabete lehenago.

Albisteak (2)