Bigarren Maila
Eibarrek jipoia eman dio Real Madril Gaztelari (6-0)
Erredakzioa
Armaginak jaun eta jabe izan dira Ipuruan. Lehen zatia gol bakarra egin dute, gainontzeko bostak atsedenaldiaren ostean iritsi dira. Eibartarrak bosgarren dira sailkapenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek erakustaldia eman du Ipuruan, Real Madril Gaztela taldeari 6 eta 0 irabazita. Madrildarrek erraztasun handiak eman dituzte, eta sailkapeneko azken postuan zergaitik dauden argi utzi dute.
Etxeko taldeak gol bakarra egin du lehen zatian, Casado madrildarrak egin du bere atean 20. minutuan.
Atsedenaldiaren ostean iritsi dira gainontzeko golak. Armaginen bigarrena Gilvan Gomes brasildarrak egin du, madrildar atzelarien hutsa aprobetxatuta.
Hirugarrena ere Gomesek berak egin du, penaltiz. Eizmendi Real Madrilen arean erori da Cabrerarekin estropezu egin ondoren eta epaileak penaltia adierazi du.
4 eta 0ekoa Arruabarrenak sartu du, Raul Yañezek Urko Veraren burukada aldendu ondoren.
Bosgarrena, berriz, Jota Peleteirok egin du, buruz. Galiziarra izan da, hain zuzen, Urko Verari pasea eman diona 6 eta 0ekoa egiteko.
Fitxa teknikoa:
6 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Bóveda, Añibarro, Raúl Navas, Yuri; Errasti, Dani García; Eizmendi (Urko Vera, 66. min), Arruabarrena (Diego Jiménez, 83. min), Gilvan Gomes (Jota Peleteiro, 74. min); eta Morales.
0 - Real Madril Gaztela: Rubén Yañez; Quini, Llorente, Cabrera, J. Casado (Juanjo, 59. min); Mascarell (José Rodríguez, 70. min), Lucas Turró; Burgui, Borja (Benavente, 75. min), Jaime; eta Raúl de Tomas.
Golak: 1-0. 20 min. Casado (en propia puerta); 2-0. 50. min. Gilvan Gomes; 3-0- 65 min. Gilvan Gomes (penaltiz); 4-0. 74 min. Arruabarrena; 5-0. 85 min. Jota Peleteiro; 6-0. 88 min. Urko Vera.