Europako golegilerik onena
Messik bere hirugarren 'Urrezko Bota' jaso du
Erredakzioa
Argentinako jokalariak Bartzelonako taldekideei eskaini die saria. Messik, 46 golekin, Cristiano Ronaldo eta Edison Cavani gainditu ditu.
Leo Messi argentinarrak bere hirugarren 'Urrezko Bota' jaso du, Bartzelonan. Rosarioko izarrak 46 gol eskuratu zituen 2012-2013 denboraldian, eta Cristiano Ronaldo (34 gol ) eta Edison Cavani (29 gol) aise gainditu zituen. Messik Barçako taldekideei eskaini die saria.
"Urrezko Bota? Ez da nire helburua. Osasuntsu egon naizenean ez da izan, eta orain gutxiago. Garrantzitsuena ondo bueltatzea da, lesioa gainditzeko lan egitea", esan du Lionel Messik. Argentinakoa urtarrilaren 5ean berdeguneetara itzuli liteke, Elxen aurkako norgehiagokan.