FC Bartzelona
Victor Valdes, sei aste inguru berdeguneetatik at
Erredakzioa
Kataluniako atezainak haustura du eskuin hankako barne bikian, eta sei aste inguru baja izango da.
Victor Valdes atezaina ia sei aste berdeguneetatik at egongo da, "eskuin hankako bikietan barneko haustura" baitu, Bartzelonak adierazi duenez.
Atezaina Hegoafrikaren aurkako lagunartekoan lesionatu egin zen, Iker Casillasen ordez bigarren zatian zelairatu ondoren. Valdesek Soccer City estadioko berdegunea lesionaturik utzi behar izan zuen, eta lesioaren larritasuna konfirmatu egin dute, gaur, Bartzelonan.