Itxi

Adelante Liga

Mallorcaren aurka galdu eta jaitsiera postuetan jarraitzen du Alavesek

Erredakzioa

Etxekoek bi gol sartu diztuzte hiru minututan eta garaipena bideratu dute. Gasteiztarrek, hala ere, aldea murriztu dute Vigueraren golari esker eta berdinketa lortzear izan dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alavesek 2 eta 1 galdu du Mallorcaren aurka eta azken asteetako bolada txarrari eusten dio: hiru porrot eta hiru berdinketa lortu dituzte arabarrek aurreko liga jardunaldietan.

Gasteiztarrek ez dute beste munduko ezer egin, eta lehen zatian ondo eusti diote Mallorcari. Moteltasuna eta ideia falta izan dira lehen 45 minutuetako ezaugarriak.

Golak bigarren zatian iritsi dira. Mallorcaren biak, hiru minuturen tartean: Gerard Morenok (50. minutuan) eta Emilio Nsuek (53. minutuan) egin dituzte.

Alavesek, hala ere, ez du amore eman eta Viguerak aldea murriztea lortu du 79. minutuan. Partida berdintzeko aukerak ere izan dituzte, baina ez azken metroetan huts egin dute.

Fitxa teknikoa:

2 - Mallorca: Miño; Ximo, Nunes, Bigas, Kevin; Nsue (Íñigo Pérez, min. 86), Alex Vallejo (Agus, min, 79), Martí Riverola, Alex Moreno; Víctor eta Gerard Moreno (Alex Geijo, min. 59)

1 - Alaves: Goitia; Rubio, Mora (Ortíz, 46. min), Jarosik, Manu (Quiroga, 59. min); Toti,  Lazaro (Sánchez, 59. min), Delgado, Nano;  Vélez eta Viguera.

Golak: 1-0, 50. min: Gerard Moreno; 2-0,  53. min: Nsue; 2-1, 79. min: Viguera.

Albisteak (3)

Bideoak (1)