Huelvan
Eibarrek markagailua irauli du, liderraren kontra (1-2)
Erredakzioa
Armaginek garaipen ikusgarria lortu dute, Raul Navasek eta Moralesek lortutako golei esker. Iruretak penalti-jaurtiketa bat gelditu du 1-2koarekin, eta Eibarrek hamar jokalarirekin bukatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eibarrek garaipen ikusgarria lortu du etxetik kanpora, Bigarren Mailako liderarren aurka (1-2). Armaginek 1-0ekoa irauli dute, Raul Navasen eta Moralesen golei esker, eta Xabi Irureta atezainak penalti-jaurtiketa erabakigarri bat gelditu du.
Recreativo nagusi izan da lehenengo zatian, baina Andaluziako taldeak ezin izan du gol aukera argirik sortu. Gaizka Garitanoren gizonek erasoan arrisku gutxi sortu dute, baina defentsan sendo aritu dira.
Bigarren zatian, norgehiagoka erabat aldatu da. 46. minutuan, Montorok 1-0ekoa egin du, eta Huelvako taldeak erosoago jokatu du. Hala ere, Eibarrek erantzun bikaina eman du estrategiazko jokaldi batean, eta Raul Navasek 1-1ekoa jarri du markagailuan, falta-jaurtiketa txokotik sartuta (56. minutua). 1-1ekoarekin, Gipuzkoako taldeak erasoan ondo jokatu du, eta Moralesek markagailua irauli du (1-2).
Epaileak Recreativoren aldeko penaltia adierazi du 79. minutuan, eta Añibarro kanporatu egin du, bigarren txartel horia aterata. Hala ere, Iruretak Linaresen jaurtiketa gelditu egin du, eta Eibarrek hiru puntuak lortu ditu Adelante Ligako liderraren kontra.
Fitxa teknikoa:
1 - Recreativo: Cabrero; Cifu, Zamora (Naranjo, 84. min), Ruymán, Fernando Vega; Montoro, Jesús Vázquez (Jorge Larena, 77. min), Álvaro Antón; Ezequiel (Joselu, 68. min), Gallegos; eta Linares.
2 - Eibar: Irureta; Lillo, Añibarro, Raúl Navas, Yuri; Diego Ribas, Errasti, Dani García; Morales (Raúl Albentosa, 81 . min), Gilvan Gomes (Eizmendi, 74. min) eta Urko Vera (Arruabarrena, 87. min).
Golak: 1-0, 46. min: Montoro; 1-1, 59. min: Raúl Navas; 1-2, 63. min: Ruymán, bere atean.