Alaves
Juan Carlos Mandiak talde 'ausarta' nahi du
Erredakzioa
Alaveseko entrenatzaile berriak mailari eusteko behar diren 50 puntuak lortzeko ausartak izan beharko dutela azaldu du aurkezpenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Carlos Mandia Alaveseko prestatzaile berriak argi eta garbi utzi du bere aurkezpenean talde ausarta nahi duela, Bigarren Mailari eusteko.
Galiziako entrenatzailea Natxo Gonzalezen ordez heldu da Gasteizera, eta taldea jaitsiera postuetan dago, salbaziotik hiru puntura (16 punturekin). Hala ere, azkenengo zazpi jardunaldietan Arabako taldeak ez du garaipenik lortu.
"Asko sufrituko dugu eta 50 puntuak lortzea oso zaila izango da. Partidak bai ala bai irabazi behar ditugu. Orain berdinketak ez digu balio, hiru puntuak eskuratu behar dira", esan du Juan Carlos Mandiak.
Teknikariak "defentsan sendoak" izan beharko dutela onartu du. "Berdegunean guztia eman beharko dugu, ausartak, eta apur bat kamikazeak, hiru puntuak lortzeko", esan du galiziarrak.
Mandiak 2014ko ekainera arte sinatu du Alavesekin, eta larunbatean aurrenekoz zuzenduko ditu zuri-urdinak, Deportivoren kontra, Bigarren Mailako liderraren aurka.