2-1 Ponferradinaren kontra
Eibarren porrota Ligan
Erredakzioa
Javi Larak faltaz sartutako golak eman zizkion hiru puntuak etxeko taldeari.
Eibarrek ezin izan zuen punturik urratu Adelante Ligan jokatutako azken jardunaldian Ponferradinaren kontra.
Gipuzkoarrek aurrea hartu zuten markagailuan 20. minutuan, Jotak sartutako golari esker. Halere, Acoranek (27.ean) eta Javi Larak (79.ean) markaigailua irauli zuten. Eibar nahi eta ezin ibili zen, eta luzapenean berdinketa lortzeko abaguneak izan zituen, baina garaipena etxean geratu zen.
Fitxa teknikoa
2 - Ponferradina: Santamaria; Carpio, Alberto Aguilar, Samuel, Castañeda; Jonathan, Rueda (Fofo, 73'); Marquitos (Juande, 92'), Javi Lara, Acoran; eta Yuri (Juanjo, 81').
1 - Eibar: Irureta; Lillo, Añibarro, Raul Navas (Albentosa, 70'), Yuri; Capa, Errasti, Diego Rivas, Morales (Diego Jimenez, 63'); Jota (Kijera, 78') eta Arruabarrena.
Golak:
0-1 (20'): Jota. 1-1 (27'): Acoran. 2-1 (79'): Javi Lara.