Itxi

Euskal Selekzioa-Peru

Arteta, Monreal, Amorebieta, Azpilicueta eta Garrido baja izango dira

Erredakzioa

Bost jokalari hauek Premier Leaguean jokatzen dute, eta Ingalaterrako ligan ez dute atseden hartzen Gabonetan.

Mikel Artetaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskal Selekzioak Peruren aurka jokatuko du datorren abenduaren 28an San Mamesen eta deialdia abenduaren 23ra arte jakingo ez dugun arren, baja batzuk konfirmatuta daude jada.

Urtero legez, Ingalaterrako Premier Leaguean jokatzen duten euskal jokalariek ezingo dute Euskal Selekzioaren partidan egon. Ingalaterrako ligak ez du atseden hartzen Gabonetan, eta, ondorioz, Javier Garrido (Norwich City), Cesar Azpilicueta (Chelsea), Mikel Arteta, Nacho Monreal (Arsenal) eta Fernando Amorebieta (Fulham) jokalariek ezingo dute Euskal Selekzioarekin jokatu. Gauza bera gertatzen da Championshipean (bigarren mailan) jokatzen duen Manuel Almunia (Watford) atezainarekin, Championshipak ere ez baitu atseden hartzen Gabonetan.

Albisteak (2)