2-1, Lugoren aurka
Alavesek garaipen garrantzitsua lortu du azken minutuan
Erredakzioa
Arabako taldeak 2-1 irabazi dio Lugori.. Totik sartu du 1-0ekoa 12. minutuan eta Sandazak berdindu du partida, 84.ean. Lehiako 92. minutuan Oscar Serranok sartu du garaipenaren gola.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alavesek 2-1 irabazi dio Lugori Mendizorrotzan eta jaitsiera postuetan jarraituko duen arren, arnas pixka bat hartzen du Arabako taldeak sailkapenari begira.
Norgehiagoka erritmo bizikoa eta borroka handikoa izan da. Alavesek ondo ekin dio norgehiagokari eta arazoetan jarri du Lugoren defentsako lerroa. Hasiera onak saria jaso du hamabigarren minutuan. Totik sartu du norgehiagokako lehen gola, eta Alaves aurretik jarri du. Etxeko taldearen aldeko 1-0ekoarekin iritsi da partida atsedenaldira.
Bigarren zatia ere parekatua izan da, nahiz eta azken minutuetan Lugok abagune argiagoak izan dituen. Azken hamar minutuetan berdinketaren bila jo du Galiziako taldeak, eta 84. minutuan lortu du, bana berdintzea Sandazak sartutako golari esker.
Gola sartu ostean, Lugok pare bat abagune argi izan ditu azken txanpan, baina 92. minutuan gola sartu duena Alaves izan da. Oscar Serranok falta jaurtiketa indartsua egin eta sare barrura bidali du baloia, 2-1ekoa sartu eta Alavesi garaipena emateko.
Fitxa teknikoa:
2; Alaves: Goitia; Unai Medina, Mora (Luciano, 28. min), Jarosik, Nano; Alex Ortiz, Manu Garcia (Ion Velez, 72. min), Beobide; Toti (Jaume, 77. min), Serrano, Viguera.
1; Lugo: Dani Mallo; De Coz, Tena, Jorge, Manu, Pita (Ernesto, 82. min), Seoane, P. Sánchez (P. Alvarez, 72. min), Juanjo (Alvaro Peña, 61. min), Ivan Perez, Sandaza.
Golak: 1-0, 11. min: Toti. 1-1, 83. min: Sandaza. 2-1, 92. min: Serrano
Epailea: Santos Pargaña.