Urrezko Baloia
Cristiano Ronaldo: 'Urtero merezi dudala uste dut'
Erredakzioa
2013ko Urrezko Baloia irabazteko hautagaiak hiru dira: Lionel Messi, Franck Ribery eta Cristiano Ronaldo bera.
Urtarrilaren 13an izango da 2013ko Urrezko Baloiaren sari banaketa. Hautagaiak hiru dira: Cristiano Ronaldo, Lionel Messi eta Franck Ribery. Real Madrileko jokalari portugaldarraren ustez, "zenbakiak" argiak dira.
"Ez dakit merezi dudan edo ez (...) Agian bai, iaz eta duela bi urte bezala, urtero merezi dudala uste dut. Irabaztea gogoko dut, baina badakit ez dagoela nire esku. Batzutan irabazten da, eta bestetan ez", esan du.