Itxi

J.L. Bilbao, Radio Euskadin

'Euskadiren kontra ez bada, Espainiak ez du San Mamesen jokatu behar'

Erredakzioa

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren ustez, Espainiako selekzioak, Frantzia, Alemania edo Ingalaterrakoak bezala, jokatzekotan bisitari gisa egin beharko luke San Mamesen.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EiTB

Jose Luis Bilbaok Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, 'Euskadiren kontra ez bada, Espainiak ez du San Mamesen jokatu behar. Frantziak, Alemaniak edo Ingalaterrak bezala, soilik bisitari gisa jokatu beharko luke San Mamesen'.

San Mames futbol-zelaia baliteke 2020ko Eurokopako Txapelketa hartuko duten egoitzetako bat izatea, baina, ahaldun nagusiaren hitzetan, egun 'ez dira gutxieneko baldintzak betetzen' Espainiak bertan jokatzeko, eta, hori dela eta, "San Mamesek egoitzetako bat izateari agur esan behar badio, esan diezaiola".

Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusiak diru-sarrera pribatuak bilatzeko deia egin dio Bilbao Basket saskibaloi taldeari, Foru Aldundiak "beste lehentasun batzuk" dituela argudiatuta.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Basketekin zituen lan-hitzarmenak aurreratu zituen, eta 2014ko aurrekontuan ez da klubarentzat dirurik aurreikusten.

 

 

Albisteak (1)