Itxi

Esaldi polemikoak

Luis Aragonesen momentu eta esaldi gogoangarriak

Erredakzioa

Futbol entrenatzaile ohiaren esaldiak, batzuk polemikoak, bildu ditugu.

Luis Aragones, entrenamendu batean. Argazkia. EFE.

Luis Aragones, Atletico Madrilekin eta Espainiako selekzioarekin tituluak lortzeaz gain, futbolari eta kazetariekin izandako momentu gogoangarriez gogoratua izango da.

Ezagutzen dutenek hasieran mukerra, baina hurbilagoko tratuan maitekorra dela diote. Hauek dira utzitako esaldiak:

· "Irabaztea, irabaztea, irabaztea, irabaztea, irabaztea, irabaztea, irabaztea, irabaztea, irabaztea eta irabaztea, hori da futbola".

· "Nik ez dut lagun gehiago behar, jende asko ezagutzen dut".

· "'Zapatones' ezizena 'Jakintsua' baino gehiago gustatzen zait, ez dakidalako ezer".

· "Nik hirurogeitaka urte ditut eta ezin dut, baina hemen dago Marina (bigarren entrenatzailea) zuei erakusteko", saio batean falta jaurtiketak entrenatzen. "Ikusten? Ba honek ez zuen ideia putarik. Honi nik irakatsi diot", falta bakarra sartu ondoren.

· "Gauza bat esango dizuet: galdu dugu, baina hurrengo partida edozein modutan irabazi behar dugu. Eta beste gauza bat esango dizuet: ez dut inor hotelean nahi. Zoazte zerbait hartzera, denok".

· "Ipurditik sartuko dizut atzamarra".

· "Gaur ni irtengo naiz. Zerbait hartuko dut gauean", jokalarien aurrean, zelatan egongo zela jakin zezaten.

· "Hil nazazu, baina ez gezurrik esan", kazetari bati.

· "Esaiozu beltz horri bera baino hobea zarela"; barkamena eskatu zuen geroago.

· "Oso talde ona osatzen duzue. Talde honekin ez banaiz finalera heltzen, deus ez dudalako balio da, eta talde kaskarra antolatu dudalako".

· "Niri emango didate lore-sorta bat, ez bazait ipurditik ganba baten bibotea ere sartzen".

· "'Ipurditik hartzera joan' 'egunon' baino gehiago esaten dut".

" "Finalak ez dira jokatzen, irabazi egiten dira".

Albisteak (1)