Kopako finalerdiak (Joanekoa)
Real Madril-Atletico, joaneko partida Santiago Bernabeun
Erredakzioa
Asteazken honetan jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako joaneko partida, 20:00etan. Bale jokatzeko prest dago eta Villa ez dago jokatzeko moduan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Real Madrilen eta Atletico Madrilen arteko derbia izango dugu Errege Kopako finalerdietan, eta joaneko partida Santiago Bernabeun jokatuko da, asteazken honetan, 20:00etan.
Kanporaketa parekatua eta irekia espero da. Real Madrilek Bartzelona aurreratzeko aukera galdu zuen Athleticen aurka berdinduta, eta Atletico Madrilen aurkako partidaz baino gehiago Cristiano Ronaldok San Mamesen ikusitako txartel gorriaz hitz egin da egun hauetan. Gareth Bale sendatuta eta jokatzeko prest dago, eta Ancellotik deialdian sartu du.
Bestalde, Atletico Madril sasoiko iritsiko da partida honetara. 'Koltxoneroak' BBVA Ligako liderrak dira, eta hiru puntuko aldea atera diete Bartzelonari eta Real Madrili. Kopako iazko txapelduna da Atletico, eta aurten ere titulua lortu nahi du Simeonek zuzentzen duen taldeak. Atletico Madrilek David Villa bajan izango du partida honetarako.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Casillas; Marcelo, Sergio Ramos, Pepe, Arbeloa; Xabi Alonso, Modric, Illarramendi; Bale edo Di Maria, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Insua; Gabi, Sosa, Mario, Kobe; Raul Garcia eta Diego Costa.