Adelante Liga
Hirugarren garaipena jarraian etxetik kanpo, Alavesentzat
Erredakzioa
Gasteiztarrak 0 eta 4 gailendu dira Sabadellen eta urrezko hiru puntu lortu dituzte mailari eusteko bidean. Borja Viguera (3) eta Ion Velez izan dira golegileak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alavesek hirugarren garaipena lortu du etxetik kanpo. Arabarrek dena alde izan dute, eta kataluniarrek ezer gutxi egin ahal izan dute Borja Vigueraren arriskuari aurre egiteko. Arabarren aurrelariak hiru gol egin dizkio Sabadelli eta sarraskia egin du atzelarien artean.
Partidako 12. minuturako Alaves 0 eta 2 izan da aurretik, Viguerak lehen minutuan eta 12.ean egindako golei esker. Gasteiztarrek dena alde izan dute hiru puntuak eskuratzeko.
Sabadell suspertzen saiatu da, baina bi gol hain goiz hartuta, bidea oso maldan gora izan dute. Lehen ordu erdirako, gainera, arazoak areagotu egin zaizkie, Marti Crespi atzelariari txartel gorria atera baitio epaileak, baloia eskuz ukitu eta Alavesen eraso bat eteteagatik.
Bigarren zatiak lehenengoaren bideari eutsi dio; Alaves jaun eta jabe izan da, eta 69. minutuan hirugarren gola egin du Ion Velezek, kontraerasoan.
Azken ordu laurdenean, Juan Carlos Mandiaren taldeak nahi bezala jokatu du, are gehiago epaileak Moha protesta egiteagatik kaleratu duenean. Sabadellek 9 jokalarirekin amaitu du norgehiagoka. Egoera horri ere etekina atera dio Alavesek, Viguerak laugarren gola egin baitu amaierarako 7 minuturen faltan.
Fitxa teknikoa:
0. Sabadell: Nauzet; Cristian, Martí Crespí, Olmo (Moha, min.59), Toni Lao (Gato, min.59); Juanjo Ciércoles, Longás, Collantes, Sotan; Edgar (Kiko Olivas, min.78) y Aníbal.
4. Alavés: Goitia; Medina, Samuel, Jarosik, Nano; Manu García; Beobide, Emilio, Toti (Guzmán, min.59) (Raúl, min.77), Ion Vélez (Stevanovic, min.73); y Borja Viguera.
Goles: 0-1, min.1: Borja Viguera. 0-2, min.12: Borja Viguera. 0-3, min.69: Ion Vélez. 0-4, min.83: Borja Viguera.