Larunbatean 20:00etan
Realak mendeku hartu nahi dio Bartzelonari
Erredakzioa
Realak Bartzelona hartuko du Anoetan, denboraldi honetan bien arteko berdinketa ikusi duen zelaia.
Reala eta Bartzelona aurrez aurre arituko dira berriro, larunbatean 20:00etan, Ligan. Realaren kanporaketarekin bukatu zuen azken neurketa, Kopan. Txuriurdinek mendekua hartu nahi dute zaleen aurrean, Europako postua sendotzeko eta Txapeldunen Ligan sailkatzeko bidea hasteko.
Anoeta ez da zelai erraza Bartzelonarentzat. Errege Kopako finalerdietan berdinketan geratzeaz gain (1-1), bi partida galdu eta beste bat berdindu ditu Bartzelonak, azken lauen artean Anoetan. Realak etxeko azken zazpi partidetatik, sei irabazi ditu. Levante kenduta, aurkako gol askorekin irten dira talde gehienak.
Jagoba Arrasatek ezin izango du Imanol Agirretxerekin jokatu, tendinitisa duelako. Sergio Canales, aldiz, titularra izan daiteke berriro, Griezmann eta Velarekin partida onak egin ostean.
Tata Martinok, Bartzelonako entrenatzailea, Jordi Alba utzi du kanpoan, lesionatuta. Busquets, Xavi, Iniesta eta Cesc egongo dira zelai erdian. Hamaikakoan sartu daitezke Mascherano eta Neymar.
El Tata Martino, entrenador del Barcelona, ha dejado fuera a Jordi Alba, con una sobrecarga en los isquiotibiales. En el once inicial, además de Busquets, Xavi, Iniesta y Cesc para el centro del campo, el entrenador podrí alinear a Mascherano y Neymar, titular por primera vez desde que se recuperara de su lesión, en detrimento de Pedro o Alexis.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Reala: Bravo; Zaldua, Iñigo Martínez, Ansotegi, José Angel; Bergara, Zurutuza, Canales; Griezmann, Vela eta Chory Castro.
Bartzelona: Valdés; Alves, Pique, Bartra, Adriano, Sergio Busquets, Xavi, Iniesta, Messi, Cesc eta Neymar.