Valdesen ordezkoa
Ter Stegen izango da Barçako atezaina, 'Bild' egunkariaren arabera
Erredakzioa
Akordioa ziurtzat ematen du 'Bild'-ek, eta aurreko astean azterketa medikoa gainditu zuela jakinarazi du, Alemanian.
Borussia Mönchengladbacheko Marc-Andre ter Stegen izango da FC Bartzelonako atezain berria, Alemaniako "Bild" egunkariaren arabera.
Akordioa ziurtzat eman du egunkariak, eta aurreko astean azterketa medikoa gainditu zuela jakinarazi du. Hala ere, 21 urteko atezainak ez dio egunkariari bere etorkizunari buruzko xehetasunik eman nahi izan.
Urtarrilean bere taldeak egindako eskaintzari ezetz esan zion. Borussia Mönchengladbach taldeak zazpi porrot jarraian daramatza Bundesligan.