Itxi

Adelante Liga

Berdinketan geratu da Eibar Alcorconen

Erredakzioa

Hutsean bukatu da Alcorconen eta Eibarren arteko neurketa (0-0). Partida kaskarra egin dute armaginek, baina puntu bat gehiago eskuratu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eibarrek ez zuen neurketa ona egin Alcorconen, jaitsiera postuetan sartuta dagoen talde baten aurka, eta lortutako puntua ontzat har daiteke. Santo Domingoko taldeak armaginak estutu zituen abagune askorekin, baina golik gabe bukatu zen partida.

Alcorconek hamar partida eman ditu etxean irabazi gabe. Erritmo handiarekin zelairatu zen, eta aurrean oso Eibar ahula izan zuen. Lehenengo aukerak Alcorconenak izan ziren, Oscar Planok eta Sergio Morak eginak. Denbora igarota, armaginak konfiantza hartzen hasi ziren. Jota Peleteiro eta David Mainz saiatu egin ziren.

Argiena, 27. minutuan, etxeko taldearena izan zen, Hector Verdesen burukada batean. Alcorconen nagusitasunak lehenengo zatiko bukaerara arte iraun zuen, baina Eibarrek golik jaso gabe joan zen atsedenaldira.

Ez zuten Adelante Ligako liderrek norgehiagoka ona egin aurrean, baina atzeko segurtasunak etxekoen aukerak gelditu zituzten. Bigarren zatian ere saiatu zen Alcorcon, batez ere eskuinetik, Pau Cendros eta Fernando Salesekin.

Eibar 68. minutuan berpiztu zen, Diego Rivasen jaurtiketa baten ostean. Momentu horietan izan zituen abagunerik onenak. Hala ere, Santo Domingokoak irabaztetik gertu egon ziren, Ruben Sanz eta Juliren aukerekin.

Eibarrek Adelante Ligako lider jarraitzen du, Deportivok Mirandesen aurka galdu ostean (1-0).

FITXA TEKNIKOA

Alcorcon: Dani Gimenez; Cendros, Babin, Verdes, Camille; Ruben Sanz, Sergio Mora; Fernando Sales, Antonio Martinez (Javito, 56. min), Juli (Dani Ponce, 84. min); y Oscar Plano (Sergio Prendes, 84. min).

Eibar: Xabi Irureta; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Yuri; Diego Rivas, Errasti, Jota Peleteiro; Arruabarrena (Urko Vera, 75. min), Jose Morales (David Mainz, 22. min); y Gilvan (Diego Jimenez, 53. min).

Albisteak (2)

Bideoak (1)