Ostegun honetan
Derbi historikoa jokatuko dute Sevillak eta Betisek, Europa Ligan
Erredakzioa
Estreinakoz neurtuko dituzte indarrak Europako hitzordu batean (Sanchez Pizjuanen, 21:05etik aurrera).
Sevillak eta Betisek derbi historikoa jokatuko dute ostegun honetan Europa Ligan. Estreinakoz neurtuko dituzte indarrak Europako hitzordu batean. Partida final-zortzirenetako joanekoa izango da, Sanchez Pizjuanen (21:05etik aurrera).
Sasoi onean helduko dira talde biak neurketa honetara. Sevillak sei partida daramatza porrota jaso gabe-bi Europan eta lau BBVA Ligan-, eta Sevillak hiru-bi garaipen eta berdinketa bat-.
Hala ere, Ligako sailkapen nagusian duten egoera erabat ezberdina da: Sevilla zazpigarren postuan dago, 41 punturekin, eta Betis azken sailkatua da 18rekin.