Itxi

Adelante Liga

Eibarrek lidergoari eutsi nahi dio Mirandesen aurka

Erredakzioa

Gaizka Garitanorena golik gutxien jaso duen taldea da: 22 gol hartu ditu 30 partidetan. Horrez gain, garaipenik gehien lortu duen taldea da (14).

Eibarrek Adelante Ligako lidergoari eutsi nahi dio. EiTB.

Eibarrek argi utzi nahi du Adelante Ligako lider sendoa dela Mirandesi Anduvan irabazita (larunbatean, zuzenean). Etxekoak, hala erre, bolada onean dira eta hirugarren garaipena jarraian lortu nahi dute jaitsiera postuetatik ihes egiteko.

Armaginek, gainera, zaleen babesa izango dute: Eibarretik 550 zale joango dira, autoz eta autobusez.

Gaizka Garitanorena golik gutxien jaso duen taldea da: 22 gol hartu ditu 30 partidetan. Horrez gain, garaipenik gehien lortu duen taldea da (14). Hala ere, azken bi jardunaldietan berdinketak baino ez dituzte lortu Alcorconen aurka (0-0) kanpoan,  eta Herculesen aurka (1-1) Ipuruan.

Mirandesen aurkakoa partida zaila izango dela uste du Gaizka Garitanok, Burgoskoa talde indartsua delako eta puntuak ezinbestekoak dituztelako jaitsiera postuetatik ateratzeko: "Mirandes momenturik onenean da. Azken bi partidak irabazi ditu, eta hori ez da kasualitatea".

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:

Mirandes: Prieto; Flaño, Caneda, Corral, Koikili; Iriome, Iván Agustín, Muneta, Ríos; Pablo Infante eta Goiria.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Bóveda, Albentosa, Raúl Navas, Yuri; Errasti, Dani García; Alain Eizmendi edo Capa, Arruabarrena, Jota Peleteiro; eta Gilvan Gomes.

Epailea: José Luis Lesma López (Madrildarra)

Estadioa: Anduva

Ordua: 18.00

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)