Dopinaren aurkako kontrola
Granadako Dani Benitezek positibo eman du kokainagatik
Erredakzioa
Andaluziako taldeak futbolaria botako du, positiboa emateagatik Granada-Betis partidaren ostean egindako dopinaren aurkako kontrol batean, 24. jardunaldian.
Dani Benitez, Granadako futbolariak, positibo eman zuen dopinaren aurkako kontrol batean, 24. jardunaldiko Granada-Betis neurketaren ostean, otsailaren 16an. Kanporatuta izan zen norgehiagoka horretan, zelairatu eta 16 minutura (60. minutuan sartu zen), Nonori egindako sarrera gogor baten ostean.
Granadak taldetik botako du Dani Benitez, positiboa ofiziala izan bezain laster: "Taldeak oraindik ez daki ezer, baina jokalaria kanporatuko dugu positiboa ofiziala izan bezain laster. Granadak behar diren neurriak hartuko ditu, ez dago beste biderik. Ez zaio aukerarik emango futbolariari", esan dute Granadako iturriek.
Granadako futbolariak zigor ekonomikoa jaso dezake, eta gainera, 2 urtez jokatu gabe egon. Hiru hilabeteko zigorra jaso zuen, orain dela bi urte, Clos Gomez epaileari plastikozko botila bat jaurtitzeagatik.