Minutu gehien jokatu du
Iñigo Martinezen ustez, Reala bere jokoa hobetzeko gai da
Loiola Altuna
Minuturik gehien jokatu duen jokalaria da. Taldeari denboraldia luze egiten ari zaiola onartzen du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Martinez, Realeko jokalarien artean minuturik gehien jokatu dituen gizona da. Berak sasoiko ikusten du bere burua liga amaiera honetan, baina onartzen du taldeari, oro har, luze egiten ari zaiola denboraldia.
Realak 7 puntu lortu ditu azken 7 partiduetan, neurketak aurrera ataratzeko arazoak ditu. Sufritzen ari da. Atzelari ondarroarraren ustez, taldeak berriz ere onenak emateko ahalegin berezi bat egin beharko du gelditzen diren partiduetan.