Itxi

BBVA Liga

Athletic, Reala eta Osasuna 33. jardunaldia prestatzen aritu dira

Elena Etxebarrieta

Zuri-gorriek Malagaren bisita izango dute astelehenenan, Realak Celtaren etxean jokatuko du larunbatean eta Osasunak Valladoliden aurkako neurketa garrantzitsua izango du ostiralean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Penaltiekin duten madarikazioa hausteko onena trebatzen jarraitzea da eta hori egin du gaur Athleticek Lezaman. Muniain ez da aritu errekuperazio saioan eta Sola, Iñigo Perez eta Ruiz de Galarreta aparte ikusi ditugu korrika. Helburua argi dute zuri-gorriek: laugarren postua. Denboraldi ikaragarria egiten ari direla azpimarratu du Ander Iturraspek.

Realak ere Europako sailkapena nahi du. Gaur ateak itxita egin du lan. Xabi Prieto ez da prest egongo Celtaren aurkako norgehiagokarako eta Jose Angel zalantza da. Zaldua eta De la Bella normal entrenatu dira taldearekin. Nekea izan daiteke txuri-urdinen bolada txarraren eragilea. Hori adierazi du prentsa aretoan David Zurutuzak.

Bestalde, Taxoaren goiz lasaia izan dute. Armenterosek bere kasa jarraitzen du eta ematen du ia ezinezkoa izango dela berak parte hartzea ostiralean. Valladoliden kontrakoa erabakigarria da. Animoa berreskuratuta, kolpea ematen saiatuko da Osasuna etxean.

 

Bideoak (1)