Legez kontrako transferentziak
Bartzelonak fitxaketak egin ahal izango ditu uda honetan
Erredakzioa
Bartzelonari zigorra kentzea onartu du FIFAren Apelazio Batzordeak, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak erabakia hartzen duen bitartean.
Bartzelonak uda honetan fitxatu ahal izango du. Bartzelonak aurkeztutako helegitean, zigorra kentzea eskatu zuen, eta orain FIFAren Apelazio Batzordeak onartu egin du, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak azken erabakia hartzen duen bitartean. FIFAK Bartzelona urtebetez fitxaketarik ez egitearekin zigortu zuen, legez kontrako nazioarteko transferentziak eta adingabeko futbolarien izen-emateak egiteagatik.
Kirol Arbitrajeko Auzitegiaren erabakiaren zain egongo dira, baina bitartean, "gaiaren konplexutasuna" eta hurrengo fitxaketa merkatua hasi baino lehen ezin erabakitzea izan ditu kontuan FIFAk, "taldearen eskubideen errespetua" bermatzeko.