Itxi

Asteazkenean, 20:45ean

Sevillak eta Benficak, Europa Ligako titulua helburu

Erredakzioa

Benfica talde portugaldarra da apustuetan faboritoa, Turineko hitzordurako baja garrantzitsuak dituen arren.

Fazio, Sevillako jokalaria. Argazkia: EFE

Sevillak eta Benficak Europa Ligako finala jokatuko dute asteazken honetan Turineko Juventus Stadiumean, 20:45etik aurrera. Duela 57 urte elkarren aurka aritu ziren talde biak Europako txapelketa batean, orduko Europa Kopan.

2006. urtean UEFA irabazi zuen Sevillak, Espanyol taldea penaltietan mendean hartuta. Aurten ere titulua izango dute helburu Unai Emery gipuzkoarraren gizonek.

Jairo Samperio zigortuta dago eta ez du partida jokatuko. Kevin Gameiro eta Victor Machin 'Vitolo' jokalariek, bestalde, oraindik ez dakite jokatzeko prest izango diren edo ez.

Benfica talde portugaldarra da apustuetan faboritoa, Turineko hitzordurako baja garrantzitsuak dituen arren.

Ustezko hamaikakoak:

Sevilla: Beto; Coke, Nico Pareja, Fazio, Alberto Moreno; M'Bia, Carriço; Reyes, Rakitic, Vitolo edo Marko Marin; eta Bacca.

Benfica: Oblak; Maxi Pereira, Luisao, Garay, Siqueira; Ruben Amorim, Andre Gomes; Gaitan, Sulejmani, Rodrigo; Lima.

Epailea: Felix Brych (Alemania).

Futbol-zelaia: Juventus Stadium.

Ordua: 20.45