Joaneko partida
Emaitza ona lortu du Sestao Riverrek Nasticen etxean (1-1)
Erredakzioa
Jitok berdindu du neurketa 56. minutuan. Itzuliko norgehiagoka hurrengo larunbatean jokatuko da Las Llanasen, 21:00etatik aurrera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sestao Riverrek emaitza ona lortu du Nasticen etxean (1-1), Bigarren Mailarako igoera faseko bigarren kanporaketako joaneko partidan.
Lehen zatia nahiko parekatua izan da, baina baloiaren jabetza etxeko taldeak izan du. Katalanek geldikako jokaldietan sortu dute arrisku gehien, eta partida hasi eta berehala gola egiteko aukera izan dute, korner batean.
14.ean baliorik gabe utzi du epaileak Sestaoren gola, taldeko jokalari batek baloia eskuarekin ukitu duelakoan. Nastic zen nagusi, eta Viaderoren taldeak kontraerasoan hartu nahi zuen aurkaria ezustean. Atsedenaldira heldu aurretik abagune ederra izan du Rubiok, baina baloia kanpora bidali du.
47. minutuan etxekoen aldeko gola egin du Juniorrek, korner batean (1-0), baina bederatzi minutu behar izan ditu talde bizkaitarrak neurketa berdintzeko. Diamankak errematatu du, bere baloia Nasticen atezainak aldaratu du, eta Jitok aldaratze hori baliatu du gola sartzeko (1-1).
Caberori bigarren txartel horia erakutsi dio epaileak, eta Sestaok hamar gizonekin jokatu ditu azken hamar minutuak.
Itzuliko norgehiagoka hurrengo larunbatean jokatuko da Las Llanasen, 21:00etatik aurrera.