Itxi

Nasticen aurka

Sestaok agur esan dio Bigarren Mailara igotzeko ametsari (1-2)

Erredakzioa

Jitok markagailua estreinatu du, baina katalanek norgehiagokari buelta eman diote Rocharen eta Querolen golekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sestao Riverrek porrota jaso du (1-2) Nasticen aurka bigarren kanportaketa itzuliko partidan, eta agur esan dio Bigarren Mailara igotzeko lehiari. Jitok markagailua estreinatu du, baina katalanek norgehiagokari buelta eman diote Rocharen eta Querolen golekin.

Ondo jokatu du talde bizkaitarrak lehen zatian. Baloiaren jabetza izan dute etxekoek, batez ere aurreneko minutuetan, baina partidak aurrera egin ahala neurketa parekatu egin da. Gol aukerak, dena den, eskasak izan dira.

Jitok Sestaoren gola egin du, 37. minutuan, Nasticeko kapitainak defentsan egindako akatsa baliatuta. Jito bakarrik geratu da Reina atezainaren aurrean eta ez du kale egin.

Sestaok nahiko sufritu du bigarren zatiaren hasiera Nastic oso indartsu zelairatu baita. Marcosek gola egiteko aukera izan du 7.ean, baina bere errematea kanpora joan da eta 12.ean Rocharena izan da abagunea.

71.ean neurketa berdindu du Rochak gol ederra sartuta. Raul Dominguezek ezin izan du ezer egin. Lau minutu geroago katalanen bigarrena egin du Querolek (1-2). Sestao Riverreko atzelarien akatsa izan da.

Ez da gehiagorako denborarik egon. Nasticeko jokalariek garaipena ospatu duten bitartean, Sestaokoek etsipena agertu du zaleen aurrean. Hala ere, zaleek txalo-zaparrada batekin agurtu dute taldea.

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)