Ponferradinatik dator
Javier Lara, Eibarren lehen fitxaketa
Erredakzioa
Erdilariak 28 urte ditu eta denboraldi baterako kontratua sinatu du.
Eibarrek Ponferradinako Javier Lara erdilaria fitxatu du. Hurrengo denboraldiari begira talde armaginak egin duen aurreneko fitxaketa da.
Larak 28 urte ditu eta denboraldi baterako kontratua sinatu du. Hitzarmena luzatu daiteke, helburuen arabera. Guztira, 37 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan.