Hirugarren jardunaldia
Bartzelona-Athletic, irailaren 13an jokatuko da, 16:00etan
Larunbat horretan jokatuko du Realak Celtaren aurka Anoetan, baina 18:00etan hasita. Eibarrek, aldiz, irailaren 15ean (astelehena) jokatuko du Deportivoren aurka Ipuruan, 20:45ean.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak BBVA Ligako hirugarren jardunaldiko ordutegiak jakinarazi dite. Irailaren 12 tik 15era artean jokatuko diren partiden ordutegien berri eman du.
Bartzelona-Athletic izango da jardunaldi horretako partida erakargarrienetako bat eta irailaren 13an (larunbata) jokatuko da, 16:00etan, Camp Noun. Realak egun berean jokatuko du, baina 18:00etan hasiko da Celtaren aurka Anoetan jokatuko duen partida.
Eibarrek, bestalde, hirugarren jardunaldiko azken partida jokatuko du irailaren 15ean, astelehenean, Deportivoren aurka, 20:45ean Ipuruan.
Hirugarren jardunaldiko ordutegiak:
Irailaren 12a, ostirala:
Almeria - Kordoba 21.00etan.
Irailaren 13a, larunbata:
Bartzelona - Athletic 16.00etan.
Celta - Reala 18.00etan.
Real Madril - Atletico 20.00etan.
Malaga - Levante 22.00etan.
Irailaren 14a, igandea:
Rayo Vallecano - Elx 12.00etan.
Valentzia - Espanyol 17.00etan.
Sevilla - Getafe 19.00etan.
Granada - Vila-real 21.00etan.
Irailaren 15a, astelehena:
Eibar - Deportivo 20.45ean.