Jaitsiera administratiboa
Murtzia Adelante Ligan sartzeko agindu dio justiziak LFPri
Erredakzioa
Klubak ohiko epaitegietara jo zuen arazo ekonomikoengatik ezarritako Bigarren B Milarako jaitsiera administratiboaren ostean. Erabakia Mirandesen interesen kontra doa.
Madrileko 7. Merkataritza-gaietarako Epaitegiak Murtzia berriz Adelante Ligan sartzeko agindu dio Futbol Liga Profesionalari, klubak aurkeztutako helegitearen ostean. LFPk Bigarren B Mailara jaitsi zuen Murtziako taldea, arazo ekonomikoengatik.
Adelante Ligatik kanporatzea berretsi zuen LFPk, eta gainera 180.000 euroko isuna jarri zion Murtziari, finantzaketa baldintzak ez betetzeagatik eta berrerorlea izateagatik. Mirandesek Murtziaren lekua betetzea Adelante Ligan ere erabaki zuen.
"Ezinezkoa juridikoki"
LFPk, aldiz, ez duela taldea Adelante Ligan sartuko esan du. "Real Murtzia berriz sartzeari buruz informazioen inguruan, zera berresten dugu: gaurko datarekin, denboraldi honetan, inolaz ere sartu ahalko dugu taldea berriz Adelante Ligan", esan dute ohar batean.
LFPtik, "ezinezkoa da juridikoki" taldea berriz erregistratzea, eta Murtziak hasitako prozesu judiziala jaitsiera administratiboa burutzeko erabakitik guztiz independentea dela uste du.