2-0 irabazi dio Bayerni
Borussia Dortmund, Alemaniako Superkopako txapeldun
Kloppek zuzezentzen duen taldeak 2-0 irabazi dio finalean Bayern Munichi. Mhkitaryan eta Aubamayang izan dira golegileak.
Borussia Dortmund Alemaniako Superkopako txapeldun izendatu da, finalean Bayern Munichi 2-0 irabazita. Henrihk Mhkitaryan eta Pierre Emerick Aubamayang izan dira golegileak.
Bayernek izan du partidazo lehen abagunea Xerdan Shaquieriren jaurtiketa baten biratez, baina erantzun ona eman dio Mitch Langerak atezainak. Ordutik aurrera Borussia Dortmund egin da baloiaren jabe eta Kloppek zuzentzen duen taldeak izan dite lehen zatiko abagune onenak. Partidazo lehen gola, 23. minutuan iritsi da, eta Henrihk Mhkitaryanek sartu du (1-0).
Bigarren zatian, Borussia Dortmundek nagusi izaten jarraitu du, eta Aubamayangek partida erabakita utzi du 2-0koa sartuta. Azken minutuetan Bayern aldeak murrizten saiatu da, baina izan duen abagune bakarrean Langerak atezainak Munichekoen gola eragotzi du Lewandowskirekin izan duen buruz burukoan garaile aterata.
Fitxa teknikoa:
2; Borussia Dortmund: Langerak; Piszcek, Sokratis, Ginter. Schmelzer (Durm, 46); Kehl, Kirch (Bender, 84); Hoffmann, Mhkitaryan, Aubameyang (Ramos, 63); Immobile.
0; Bayern München: Neuer; Boateng, Martinez (Dante, 31), Alaba; Höjberg (Götze, 60), Rode, Bernat; Müller (Lahm, 46), Shaqiri, Gaudino; Lewandowski.
Golak: 1-0, 23. min: Mhkitaryan. 2-0, 62. min: Aubameyang.
Epailea: Peter Gangelmann.