Espainiako selekzioa
San Jose, Iturraspe, Azpilicueta eta Raul Garcia, Espainiako deialdian
Erredakzioa
Lau euskal jokalariak Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitu ditu Vicente del Bosquek. Frantziaren kontra, lagunartean, eta Macedoniaren aurka, Eurokopara sailkatzeko pardidan, arituko dira.
Mikel San Jose, Ander Iturraspe, Cesar Azpilicueta eta Raul Garcia dira Espainiako selekzioarekin jokatuko dituzten lau euskal jokalariak. Vicente del Bosquek iragarri du deialdia. Xabi Alonso ez dagoen lehenengoa da, Espainiako selekzioa utziko zuela esan zuenetik. Xavik ere utzi zuen.
Frantziaren aurkako lagunartekoa jokatuko du Espainiak, baita 2016ko Eurokopara sailkatzeko neurketa ere, Mazedoniaren kontra. Honakoa da Espainiako selekzioaren deialdia.
Iker Casillas (Real Madril)
David de Gea (Manchester United)
Francisco Casilla (Espanyol)
Juanfran (Atletico Madril)
Daniel Carvajal (Atletico Madril)
Raúl Albiol (Napoli)
Mikel San Jose (Athletic)
Sergio Ramos (Real Madril)
Marc Bartra (Bartzelona)
Jordi Alba (Bartzelona)
Cesar Azpilicueta (Chelsea)
Ander Iturraspe (Athletic)
Sergio Busquets (Bartzelona)
Raul Garcia (Atletico Madril)
David Silva (Manchester City)
Koke (Atletico Madril)
Cesc Fabregas (Chelsea)
Andres Iniesta (Bartzelona)
Isco (Real Madril)
Pedro Rodríguez (Bartzelona)
Santi Cazorla (Arsenal)
Diego Costa (Chelsea)
Paco Alcacer (Valentzia)