Bigarren txanda
Leioak, Barakaldok eta Izarrak aurrera egin dute Kopan
Erredakzioa
Hiru euskal taldeak Alavesi gehitu zaizkio, eta hirugarren txandara igaro dira. Zaragoza eta Sporting, txapelketako bi historiko, bigarrenean geratu dira kanpoan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bigarren txandako euskal taldeek Errege Kopan jarraitukodute. Alavesek Osasunari derbian irabazi ostean, orain Leioa, Barakaldo eta Izarra batu dira.
Leioak Teruel kanporatu zuen (2-0), eta Barakaldok Real Aviles (0-1). Izarrak Somozai irabazi zion, erosotasunez (3-1), eta Hirugarren Mailako ordezkari bakarra izango ad.
Bigarren txanda honetan, Zaragoza eta Sportingen kanporaketak dira nabarmentzekoak, Albacete eta Valladoliden aurka, hurrenez hurren.
Bigarren kanporaketaren emaitzak
GIRONA 0 - Tenerife 0 (6-5 penaltietan)
ALAVES 2 - Osasuna 0
LEIOA 2 - Teruel 0
IZARRA 3 - Somozas 1
Sporting 1 - VALLADOLID 3
BETIS 2 - Llagostera 0
ALBACETE 1 - Real Zaragoza 0
Real Aviles 0 - BARAKALDO 1
ALCOYANO 1 - Gimnastic 0
UCAM MURTZIA 1 - Eldense 1 (3-2 penaltietan)
MIRANDES 4 - Racing Ferrol 1
Villanovense 2 - HUESCA 2 (3-4 penaltietan)
Guijuelo 0 - HOSPITALET 1
LLEIDA 3 - Guadalajara 0
CADIZ 2 - Lealtad 1
LINENSE 4 - Fuenlabrada 1
CORNELLA 3 - Zamora 2
RECREATIVO 2 - Ponferradina 1
Real Murtzia 1 - SABADELL 2
Leganes 1 - NUMANTZIA 1 (1-4 penaltietan)
Mallorca 0 - LAS PALMAS 2