Errege Kopa
Barakaldo, Leioa, Alaves eta Izarra, aurkarien zain
Erredakzioa
Kopako hirugarren kanporaketa zozkatuko da gaur. Lehen mailako taldeak lehiaketatik at daude oraindik.
Espainiako Futbol Federazioak Errege Kopako hirugarren kanporaketaren zozketa egingo du gaur, 13:00etan.
Partida bakarrera jokatuko da, urriaren 15ean, eta Lehen Mailako taldeak ez dira oraindik zozketan sartuko.
Bigarren mailako 11 taldek gainditu zuten aurreko kanporaketa: Real Valladolid, Real Betis, Recreativo, Alaves, Girona, Las Palmas, Sabadell, Lugo, Albacete, Numancia eta Mirandes. Horietako bat jokatu gabe geratuko da kanporaketa honetan, eta gainerako 10ek partida bakarrera jokatuko dute, zozketan lehenengo ateratzen den taldearen etxean.
Bigarren "B" mailako 11 taldek eta Hirugarren mailako batek (Izarra) ere gainditu zuten aurreko kanporaketa. L'Hospitalet, Lleida, Cornella, Alcoyano, Huesca, Barakaldo, Leioa, Cadiz, Linense, UCAM Murcia, Real Oviedo eta Izarra izango dira zozketan, hirugarren kanporaketa gainditzeko lehian. Aurrekoek bezala, horiek ere partida bakarrera jokatuko dute kanporaketa.