Ustezko iruzurra
Mendilibar: 'Erraza da talde txikiekin sartzea'
Erredakzioa
"Kirolari moduan, gauzak serio egiten dituztela ikusi nahi dut, benetan, baina talde handiekin ere bai", esan du Levanteko entrenatzaileak, Fiskaltzak abian jarritako ikerketaren harian.
Talde txikiekin sartzea "erraza" dela adierazi du Jose Luis Mendilibar Levanteko entrenatzaileak, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 2010-11 denboraldiko Levante-Zaragoza partidako ustezko iruzurra ikertzeko abiatutako prozesuaren harian.
"Kirolari moduan, gauzak serio egiten dituztela ikusi nahi dut, benetan, baina talde handiekin ere bai. Beste herrialde batzuetan talde handiak Bigarren Mailara jaitsi dituzte, eta Bigarren Mailan jokatu behar izan dute. Erraza da talde txikiekin sartzea", salatu du Levanteko entrenatzaile bizkaitarrak.
Klubak gertatutakoarekin zerikusirik ez duela azpimarratu du Mendilibarrek. "Batzuek deklaratu egin behar dute, baina nik ez, ez nengoelako bertan", azaldu Zaldibarkoak.