Itxi

Adierazpenak

Casillas: 'Klubaren mesedetan, isilik gelditzea erabaki nuen'

Erredakzioa

Jose Mourinho bere entrenatzailea izan zenean, erlaziorik ez zutela aitortu du Real Madrilgo atezainak. Gainera, horrenbeste gaizki esanek edonor mintzen dutela azaldu du, gogorra dela alegia.  

Imagen de archivo de Iker Casillas. Foto: EFE

Jose Mourinho entrenatzaile zeneko momentuan jasan zituen gaizka esan guztien aurrean, klubaren mesedetan isilik gelditzea erabaki zuela ziurtutatu du Iker Casillasek, Real Madrilgo atezainak. Gainera, entrenatzailearekin erlaziorik ez zuela aitortu du madrildarrak. Baita ezeztatu ere, Xabi Hernandezi deitu zionean, ez zelan izan barkamena eskatzeko.

“Zalantzan jartzen zaituzte beti, eta are gehiago, Real Madrilen, partida bakoitza mundu bat delako, desberdina, eta hori, azken urteotan nabarmenagoa izan da. ‘Aldatu egin da’, ‘Traizionatu egin gaitu’… asko izan dira entzun ditudanak, eta agian honen inguruan hitz egin behar izan nuen baina klubarentzat onena izango zelakoan, ez nuen ezer esan’, azaldu du Casillasek, Iñaki Gabilondoren programan.

Albisteak (1)