Eskaria
Shakhtar Donetskek bonbardaketak etetea eskatu du
ERREDAKZIOA
“Borroketan parte hartzen duten guztiei, borrokatzeari uztea eta bakerako bidea zabaltzen laguntzea eskatzen diegu”, esan du klubak.
Shakhtar Donetsk Ukraniako futbol-ligako txapelduna estatu horretan borrokan dauden bi aldeei zuzendu zaie, bonbardaketak etetea eskatzeko, aurreko erasoan Donbass Arena estadioan kalteak sortu ondoren.
“Borroketan parte hartzen duten guztiei, borrokatzeari uztea eta bakerako bidea zabaltzen laguntzea eskatzen diegu. Ez ezazue gehiago suntsitu gure herri hau. Jendeak eta historiak ez dute hau parkatuko”, zabaldu du klubak ohar baten bidez.