Izena bozkatuko dute
MASKOTA
Erredakzioa
Orain, maskotaren izena erabakitzeko epea zabaldu dute. Internet bidez eman daiteke boza eta hiru aukera daude: Driblou, Goalix edo Super Victor.
UEFAk, 2016ko Frantziako Eurokopako maskota nolakoa izango den jakinarazi du gaur. Kapa bat daraman haurra izango da, eta Frantziako banderaren koloreak izango ditu: zuria, urdina eta gorria, alegia.
Orain, maskotaren izena erabakitzeko epea zabaldu dute. Internet bidez eman daiteke boza eta hiru aukera daude: Driblou, Goalix edo Super Victor. Azaroaren 30ean emango dute ezagutzera maskotaren izena.